XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Han ez dago mitifikaziorik.

Gartzelan denak berdinak gara.

Joseba ere beste bat zen.

Hori kalean esaten da.

Ni horrekin harrituta geratu naiz, harrituta.

Baina nola mitifikatuko dugu inor?.

SUSA.- Norbaiten eskola nabaritu al da?.

ARAMAIO.- Nik uste dut Joseba sartu zenean eta klaseak ematen hasi zenean zaletu zela jendea.

Azken lau urtetan txapatuta egon gara ia beti, zeldan zigortuta.

Honek igoal eragina izan du gero jendeak irakur zezan.

Literatura, euskal literatura, lehen ez zen ezagutzen.

Haseran jendeak ez zuen inolako komentariorik egiten zerbait irakurri ondoren, gero komentarioak eta egiten hasi zen eta gaur egun kritikak ere egiten dira.

Honen liburua, haren kritika.

SUSA.- Zer lan egin du Josebak? Zer beste jende dago?.

ARAMAIO.- Josebak asko egin du. Ikastaro ugari eman ditu lau urtetan.

Gartzela berria ezagutzen genuenean kurtsilo berria hasten zen, eta han joaten ginen denok.

Gero euskarazkoak hasten ziren.

Epeka ematen zituen literatura klaseak.

Jendea ezagutzen joaten zen eta zaleturik ateratzen.

Mitxelek (Sarasketa) esaten du berak ez dakiela ezer.

Mitxeli neri bezala gertatu zaio, Josebarekin denbora asko.

Josebarekin asko ikasten da.

Gero zeu joaten zara zeure bidetik.

Mitxel ere abila da.

Eta Mitxel bezala beste asko, Nene esate baterako.

Tipo hau gehiegi da, oso ondo idazten du, neri asko gustatzen zait, kristolako imajinazioa dauka gainera.

SUSA.- Zertan ziren ikastaro horiek? ARAMAIO.- Euskal literatura azaltzen hasten zen, mendeetan zehar.

Igoal poesia bat hartu eta aztertu.

Idazlea nork zen, nola idazten zuen.

Baldintza eskasetan noski, fotokopiarik eta gabe.

Lehendabizi jendea ez zen joaten: zergatik? Literatura inork ezagutzen ez zuelako. Gustatu ere ez.

Baina jendea zaletuz joan zen, eta ugalduz kurtsiloetara joateko orduan.

Lehen inportanteena hizkuntza zen, orain edukiari garrantzi handiago ematen ari zaio.

SUSA.- Idazketa lanik edo egiten zen? ARAMAIO.- Ez, hori ez.

Han kriston nahastea dago.

Idatzi idatzi batuan idazten da.

Baina mintzatzerakoan hizkera berezi bat sortu da.

Batuaren antzerako zerbait, dena nahastua.

Banaka galdetu eta bere euskalkia galdurik dutela erantzuten dizute.

SUSA.- Sarriren eboluzioa denok jarraitu duzue.

Zer suposatu du aldaketak? ARAMAIO.- Nire ustez Marginalian dago aldaketarik handiena.

Ikus dezagun, Izuen gordelekuetan barrena; zer ulertzen da hemen?: ni ostia.

Berak esaten zuen hori bere lagunek baino ez zutela ulertzen, (...).